2015eko martxoaren 7an "24 ordu euskaraz" antolatu zen Lizarran. Goizeko mintzodromo, erakusketa eta laburmetraien emanaldian 50 bat lagun elkartu ginen goizean zehar; bazkari, jolas, txotxongilo eta puzgarrietan 100 lagun inguru eta arratsaldean euskaraokea, dantzaldia eta talo-janak izan genituen. Gaua eguneko irudiekin eta mezuarekin borobildu genuen. Abestiak: Ruper Ordorika eta Zura
